Castellano   Euskera

Onurak

Aurreztu emisiotan, aurreztu zure fakturan

Atmosferara CO2-ko 885 tona isurtzen sahiesten lagunduko duzu, eta aldi berean, urteko faktura elektrikoa % 25 murrizuko duzu.

Kontsumituko duzun energiaren % 25 eguzki-plaketatik jasoko duzu, eta gainontzeko % 75, saretik, jatorri berriztagarriko bermea duen energia izanik.

Eman izenaBideoa ikusi
Eman izena

Onurak

Ingurumenean

Gehiago jakin

Onura

Ekonomikoak

Gehiago jakin

Onura

Sozialak

Gehiago jakin

Eraikinak

Gure eraikinak

Eraikin horretan kokatuko da instalazio fotovoltaikoa eta 500 metro inguruko erradioan hurrengo hauek sartzen dira:

Parte hartu

200

Eguzki-plaka

90kW

Instalatutako potentzia

600m²-ko

instalazio fotovoltaikoak

150

Etxe eta denda txiki

885

Tona gutxiago CO2-aren isurpenan

3.500

Zuhaitz landatuta
25 urtean CO2 xurgatzearen baliokide

Eraikina

San Fidel Ikastola

Carlos Gangoiti Kalea, 11

Azalera erabilgarria: 600 m²

Plaka kopurua: 200 plaka

Potentzia: 90 kWp

Irismena: 150 etxe eta denda txiki

Kokapena: San Fidel Ikastola

1

Edificio

Antonio Oraa

Argixao Etxetaldea, 16

Superficie útil: 100 m²

Nº de placas:: 35 placas

Potencia: 15 kWp

Alcance: 300 viviendas

1

Edificio

Kultur Etxea

Argixao Etxetaldea, 16

Superficie útil: 200 m²

Nº de placas:: 55 placas

Potencia: 25 kWp

Alcance: 300 viviendas

Kuotak

Guztiontzat pentsatutako eredu bat

150

Sarrera-kuota

9

Hileko bazkide-kuota

etxebizitzetarako 0,5 kW-aren truke*

Eman izena

Nola eman izena?

TEK San Fidelen izena emateko inprimakia bete besterik ez duzu egin behar.
Ikusi nola azkar egin.

Bideoa ikusi

¿Zalantzarik bai?
Deitu  946 856 312 -ra

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara

Funtzionamendua

Zure teilatuan eguzki-plakak instalatuko bazenitu bezala

Une oro energia-hornidura bermatzen eta ziurtatzen dizun funtzionamendua, eta zure etxean edo dendan beste instalaziorik behar ez duena.

De día, las placas generan energía y ésta se consume en las viviendas

No pagas ni peajes ni cargos eléctricos asociados a la energía que consumes de la instalación fotovoltaica aproximadamente el 25% de tu consumo)

De noche, las placas no generan energía y ésta llega de la red

En relación con el 75%, la TEK hará una compra mancomunada de energía para todos sus miembros, lo que, con toda probabilidad, te generará ahorros respecto a la factura que estás pagando actualmente.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit

Praesent auctor nisi non augue porttitor, et consectetur odio feugiat. Nulla consequat iaculis augue, sed mollis nulla auctor ac. Pellentesque eu felis metus. In porta et nulla vitae convallis.

App

Izan kontrol guztia esku-aurrean

Zure plakek sortzen duten energiari eta haren aprobetxamenduari buruzko eguneroko informazioa.

Plaken aprobetxamendua hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko aholkuak.

TEKek ez du bilera presentzialik behar. Erabakietan parte hartzeko, APParen bidez egin dezakezu.

Konekta zaitez

Ohiko galderak

Zalantzak? Ebazten lagunduko dizugu

TEK San Fidelen parte hartzen badut, nola lagunduko diot nire udalerriko iraunkortasunari?

  • Udalerrian bertan Km 0 energia berriztagarria sortuz eta hirigintzako afektaziorik eragin gabe, plakak San Fidel ikastokako teilatuen gainazaletan instalatzen baitira.
  • Aitzindari bihurtu da Gernika, herritarren protagonismoan bere udalerrian bertan energia berriztagarria sortzeari eta Europar Batasunak sustatzen dituen tokiko energia-komunitateen garapenari dagokionez.
  • Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzen. Helburu horien helburua, "hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, erresilienteak eta jasangarriak izatea" da.
  • % 100 berriztagarria den energia-kontsumoarekin konprometituko zara, TEK San Fidel osatuko duten 150 etxe eta dendek jatorri berriztagarriko bermea duen energia kontsumituko baitute.
  • TEK San Fidel plaken eguzki-energiaren ekoizpenak atmosferara urtean CO2ko 34,5 tona gutxiako isurtzea suposatzen du, hau da, udalerrian 25 urtean CO2 xurgatuko luketen 3.500 zuhaitz landatzea bezala.

Zertan laguntzen dit TEKen parte hartzeak?

  • %25era arte murriztuko duzu kontsumitzen duzun energiagatiko faktura elektrikoa, horretan plaketatik kontsumitzen duzun energia deskontatuko baita eta, gainera, TEKak urtero negoziatuko du komertzializatzaileekin gainerako energiagatiko fakturaren prezioa optimizatzeko.
  • Plakek sortzen duten energiagatik (zure kontsumoaren % 25 inguru) ez duzu ez bidesaririk ez kargu elektrikorik ordainduko.
  • % 25 horri dagokionez, autonomoa izango zara, zure energia balitz bezala baita, eta ez dagoelako merkatuko prezio-gorabeheren mende. Hornidura eta prezioa bermatzen dituzu.
  • Gainontzeko % 75ari dagokionez, zure faktura TEKek egiten duen energia-erosketa mankomunatuaren bidez optimizatuko da, eta bazkideek onartu beharko dute urtero horrek onena bezala aurkeratzen duena.
    Horretarako, TEKek merkatuko eskaintzen azterketa izango du urtero, baldintzarik onenak eskaintzen dituen kontratazioa aukeratzeko.
  • Energiaren erosketa mankomunatua TEKek egiteak, eta ez kide bakoitzak, negoziatuko diren baldintzak hobeak izatea eta negoziazio horretatik TEKeko bazkideentzako fakturan ere aurrezkiak sor daitezkeela suposaten du.
  • Horrek, gainera, enpresa komertzializatzaileek une oro egiten dituzten eskaitzen berri izatea eta horiek aztertzea sahiestuko duzu, TEKek egingo baitu lan hori zuretzat.
  • TEKek ez du inbertsiorik eskatzen, ezta irauteko konpromisorik ere, eta, nahi baduzu, 15 eta 25 urte bitarteko epean TEKen jarraitzeko aukera ematen dizu.
  • TEKen zenbat eta denbora gehiago egon, orduan eta gehiago aurreztuko duzu, hamargarren urtetik aurrera TEKek instalazioaren 25 urteko balio-bizitzaren ordainketa amaituta izango duelako. Horri esker, hamaikagarren urtetik aurrera, TEKeko kide izatearen hileko kuota murriztu ahal izango da.

Nola murrizten da faktura elektrikoa?

Energia-komertzializatzaileari ordaintzen diozun faktura % 25eraino murrizten da kontsumitutako energiagatik, plaketatik heltzen den energiatik egindako kontsumoa deskontatu behar baitizu zure fakturatik.

Urteko oinarriaren kalkulua da % 25 hori, plakek ez baitute energia bera sortzen urteko hilabete guztietan.

Gainera, zure faktura elektrikoa TEKek egiten duen energia-erosketa mankomunatuari esker optimizatuko da, eta urtero, bazkideek onartu beharto dute TEKek ekonomikoena bezala hautatu duen hori.

Energiaren erosketa mankomunatua TEKek egiteak, eta ez kide bakoitzak, negoziatuko diren baldintzak hobeak izatea eta negoziazio horretatik TEKeko bazkideentzako fakturan ere aurrezkiak sor daitezkeela suposaten du.

Guzti horrek faktura elektrikoa %25era arte murriztea ahalbidetuko du instalazioaren energiara sarbidetik izan ez eta komertzializatze batekin merkatuko tarifa ertaineko kontratua duen kontsumitzaile batekin konparatuta.

Nork har dezake parte?

Instalaziotik gehienez 500 metrora dauden etxebizitzetan bizi edo denda txikien titularrak diren pertsona guztiak.

Zergatik 500 metro?

Hala ezartzen du erregulazioak (244/2019 ED) autokontsumo partekatuaren aurrezkiez baliatu ahal izateko.

244/2019 EDaren bidez, energia berriztagarriko instalazio txikiek sortutako energia autokontsumo-erregimenean kontsumitu ahal izango dute gehienez 500 m-ko erradioan dauden kontsumitzaileek, eta faktura elektrikoaren zati handi bat diren karguak eta bidesariak ordaintzetik salbuetsitzat joko dituzte.

Zer gertatzen da nire etxebizitza edo denda 500 metroko erradioan ez badago?

Pertsona horiek bere etxebizitza edo dendatik hurbilago dauden eraikin berriak sartzen diren momentuan sartu ahal izango dira TEK San Fidelen.

Nolanahi ere, TEKek egingo duen sare-energiaren erosketa mankomunatuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie, eta horrek % 100 energia berriztagarria emango die prezio zuzen eta lehiakorrean.

500 metroez gain beste baldintzaren bat dago?

Bai. Etxebizitza edo denda behe-tentsioko sare elektrikora konektatuta egon behar da, baina etxebizitza guztiek eta ia denda gehienek betetzen dute baldintza hori.

Zer egin behar dut alta emateko?

1. "Eman izena", "Parte hartu" "Parte izan" edo "Konekta zaitez" botoietako bat sakatzerakoan agertzen den alta-formularioan agertzen dire datuak bete eta "Bidali" botoia sakatu.

2. TEKen alta eman duzula baieztatzen duen mezu bat jasoko duzu

3. Edozein zalantza izanez gero, deitu 946 250 980 teléfono zenbakira edo bidali mezu bat hurrengo helbide elektronikora: info@teksanfidel.eus

Nork bete behar du alta emateko eskaera?

Etxebizitza edo dendako argindarraren faktura bere izenean duen pertsonak.

Zein da nire betebeharra alta ematean?

Betebehar nagusia da TEKeko bazkide gisa sarrera-kuota (150€) eta hileko kuotak (9€) ordaintzea.

Sarrera-kuota banku-kontuan kargatuko da TEKen alta eman eta hurrengo 15 egunetan. Ordainketa bakarrean edo 50€-ko hiru ordainketetan ordain daiteke.

Lehenengo bi urteetan TEKen baja eskatzen baduzu, sarrera-kuotaren % 50 itzuliko da, hau da, 75€.

Hileko kuota (9€) instalazio fotovoltaikoa martxan jartzen den unean kargatuko da (gutxi gorabehera, TEKen alta eman eta 3 hilabetera). Izan ere, instalazioa eraiki egin behar da eta funtzionatzeko baimenak eskatu behar dira.

9€-ko hileko kuotan kontzeptu hauek sartzen dira:

  • Eguzki instalazioaren ordainketa
  • Instalazioa ziurtatzea
  • Instalazioaren mantentze-lanak
  • TEKerako laguntzen kudeaketa
  • TEKen energia-kudeaketa (instalazioaren monitorizazioa eta energia-erosketa mankomunatua)
  • TEKen kudeaketa operatiboa eta administratiboa

Kuota hori murriztu egingo da TEKek hasieran aurreikusitako laguntzak baino gehiago jasotzen baditu, eta nolanahi ere, 11. urtetik aurrera, TEKek instalazioa erabat ordaintzen duenean.

Irauteko konpromisorik badago?

Ez dago iraupen-betebeharrik, TEKeko parte-hartzaileak nahi dutenean eman dezakete baja, inolako arrazoirik eman gabe.

TEKaren baja berehala izapidetuko da. Egungo araudiak ezartzen du baja gauzatzeko hilabete batzuk behar izan daitezkeela. Arauketa horrek ahalbidetzen duen heinean, baja ahalik eta azkarren gauzatuko da.

Ondorio horietarako, TEKen Estatutuetako 32. artikuluak hurrengo hau ezartzen du:

Elkarteko kide izateak ez dakar elkartean egoteko betebeharrik. Hala ere, instalazio fotovoltaiko baten kontsumoari esleitutako koefizienteak mantentzeko gutxieneko epeari dagokionez, indarrean dagoen legeriak ezartzen du urtean behin bakarrik aldatu ahal izango direla koefiziente horiek.

Horrek esan nahi du, arauketa horrek indarrean jarraitzen duen bitartean, bazkideak erabakitzen duen unean, elkartean baja emateko eskaera koefizienteen azken esleipenetik urtebete igaro den unean gauzatuko dela. Ondorioz, gauzatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, eta koefizienteen azken esleipenetik igarotako denboraren arabera murriztuko da. Legediak epe horiek laburtzen dituen heinean, baja-eskaera epe laburragoetan egin ahal izango da.

Zer gertatzen da eskaerek aurreikusitako etxebizitza edo denda kopurua gainditzen badute?

Eskaerak Gernikako Udalak ezarriko duen lehentasun irizpidearen arabera antolatuko dira.

Hasieran aurreikusitako 150 plazetan sartzen ez direnek, jakinarazpen bat jasoko dute emandako helbide elektronikoan, itxaron-zerrendan duten posizioaren berri emateko, kasu horretan sortuko baita.

TEKek egingo duen sare-energiaren erosketa mankomunatuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie, eta horrek % 100 energia berriztagarria emango die prezio zuzen eta lehiakorrean.

Elektrizitate guztia eguzki-plaketatik jasoko dut?

Etxebizitza bakoitzari lotutako eguzki potentzia fotovoltaikoa 0,5kW-ekoa da (ia bi eguzki plakaren pareko).

Plaka hauek urtero 600kWh inguru sortuko dituzte, Euskal Erkidegoko etxebizitza ertain bateko kontsumo osoaren %25 inguru.

Saltokiek pontentzia handiagoa jaso dezakete hauek ere euren kontsumoaren %25 lortzeko helburuarekin, eurena etxebizitza batena baino handiagoa da eta.

Zergatik % 25?

Teknologiaren eta erregulazioaren egungo egoeran, plakek sortzen duten energiarekin gehiago aurreztea eta hori aprobetxatzea bermatzen duen ehunekoa delako.

Teknologiak, bereziki biltegiratze-soluzioek, eta erregulazioak aurrera egin ahala, autokontsumoko ehuneko handiagoak planteatu ahal izango dira.

Nola funtzionatzen du eguzki-energiaren eta sare-energiaren konbinazioak?

Zenbat eguzki dagoen eta zenbat kontsumitzen den arabera izango da:

  • Plakek ordubetean kontsumitzen den guztia sortzen badute, kontsumoa % 100 eguzkiarena izango da, plaketatik datorrena.
  • Plakek ordubetean ez badute ezer sortzen, kontsumoa % 100 sarearena izango da.
  • Plakek ordubetean kontsumitzen dena baino gutxiago sortzen badute, elektrizitatearen zati bat eguzkiarena izango da, eta bestea, sarearena, beti ere, berriztagarria izango dena.

Nola nabaritzen da eguzki-energiaren eta sareko energiaren konbinazioa eguneroko bizitzan?

Ez da inola ere nabaritzen. Hornidura eta energia kontsumitzeko beharrak une honetan dauden modu eta berme berberekin egingo dira.

Beharrezkoa da etxean instalaziorik egitea?

Bat ere ez. Plaketatik datorren eguzki-energia eta Saretik datorren energia jasotzeko ez da beharrezkoa komunitatean obrarik egitea, ez eta etxebizitzetan instalaziorik egitea ere.

Zein mantentze-lan behar ditu eguzki-instalazio batek?

Mantentze-lana oso erraza da, instalazioaren egoera egiaztatzen duen eta plakak garbitzen dituen urteroko bisita.

Instalazioa monitorizatuta egongo da, eta, horri esker, plaken egoera jakin ahal izango da une oro.

Gainera, instalazioak lehenengo 10 urteak beteko dituen bermea eta ezustekoak estaltzeko asegurua izango ditu.

Nola jasoko dut sarearen energia?

Plaketatik jasotzen duzun energia osatzeko, TEKek urtero energia-hornidura osagarria kontratatuko du merkaturatzaile batekin.

Horretarako, TEKek merkatuan dauden eskaintzen azterketa bat egingo du urtero, baldintza onenak eskaintzen dituen hori kontratatu ahal izateko.

Energiaren erosketa mankomunatua TEKek egiteak, eta ez kide bakoitzak, negoziatuko diren baldintzak hobeak izatea eta negoziazio horretatik TEKeko bazkideentzako fakturan ere aurrezkiak sor daitezkeela suposaten du.

Zer dira energia-komunitateak?

Energia-komunitateak herritarrek eredu elektriko deskarbonizatuago, deszentralizatuago eta demokratikoago batean parte hartzeko bide bat dira.

Europar Batasunak arautzen eta sustatzen ditu, eta oinarrizko ezaugarri hauek ezarri ditu:

  • Pertsona fisikoek, ETEek eta tokiko agintariek parte har dezakete (enpresa handiak kanpoan geratzen dira).
  • Bazkideen borondatezko parte-hartze irekian oinarritzen dira, eta autonomoak dira beren funtzionamenduan.
  • Bazkideak Energia Komunitatearenak diren energia berriztagarrien proiektuen inguruan daude.
  • Bazkideei edo lan egiten duten tokiko zonei, irabazi finantzarioen ordez, ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak ematea da helburu nagusia.

Europan oso hedatuta dagoen figura da, 400.000 herritar baino gehiago biltzen dituzten 3.000 baino gehiago baitaude

Zenbat denboran egon naiteke TEKen?

Udal-estalkiak TEKi lagatzeko akordioa 15 urterako ezarri da, eta beste 10 urtez luza daiteke. Beraz, luzapenaren kasuan, nahi duenak 25 urteko aldi batean parte hartu ahal izango du TEKen, hau da, plaken bizitza baliagarriaren aldi berean. Zenbat eta gehiago iraun, orduan eta handiagoa da aurrezpena.

Baja eskatzera behartuko lukeen arrazoi bakarra, TEKen instalazioetako baten 500 metroko erradiotik kanpo dagoen beste etxebizitza batera adatzea da.

Irauteko konpromisorik badago?

Ez dago iraupen-betebeharrik, TEKeko parte-hartzaileak nahi dutenean eman dezakete baja.

TEKaren baja berehala izapidetuko da. Egungo araudiak ezartzen du baja gauzatzeko hilabete batzuk behar izan daitezkeela. Arauketa horrek ahalbidetzen duen heinean, baja ahalik eta azkarren gauzatuko da.

Ondorio horietarako, TEKen Estatutuetako 32. artikuluak hurrengo hau ezartzen du:

Elkarteko kide izateak ez dakar elkartean egoteko betebeharrik. Hala ere, instalazio fotovoltaiko baten kontsumoari esleitutako koefizienteak mantentzeko gutxieneko epeari dagokionez, indarrean dagoen legeriak ezartzen du urtean behin bakarrik aldatu ahal izango direla koefiziente horiek.

Horrek esan nahi du, arauketa horrek indarrean jarraitzen duen bitartean, bazkideak erabakitzen duen unean, elkartean baja emateko eskaera koefizienteen azken esleipenetik urtebete igaro den unean gauzatuko dela. Ondorioz, gauzatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, eta koefizienteen azken esleipenetik igarotako denboraren arabera murriztuko da. Legediak epe horiek laburtzen dituen heinean, baja-eskaera epe laburragoetan egin ahal izango da.

Zenbatekoren bat ordaindu behar diot TEK San Fideli baja emateagatik?

Ez, bat ere ez.

Norbaitek baja ematen badu, niri eragiten dit?

Ez, beste parte-hartzaile batek ordezkatuko du eta dena berdin jarraituko du.

TEK da eguzki-instalazioaren jabea?

Bai, TEK da instalazioaren inbertsioa egiten duena eta, ondorioz, instalazioaren jabea.

TEKi ordaintzen zaion hileko kuotan (9 €) instalazioa egiteko TEKek eskatutako kredituaren amortizazio-gastuak (10 urtez) eta instalazioaren aseguramendu- eta mantentze-gastuak sartzen dira.

Nola arautzen da TEK San Fidelen funtzionamendua?

TEK San Fidelek estatutu batzuk ditu, eta bazkideek alta ematerakoan kontsultatu eta onar ditzakete.

Estatutuak honako printzipio hauetan oinarritzen dira: jasangarritasuna, gardentasuna, gobernantza demokratikoa eta TEKen funtzionamenduaren sinpletasuna. Eta honela errespetatzen dituzte Energia Komunitate Berriztagarriak definitzen dituzten Europako zuzentarauak:

Energia berriztagarrien erkidegoak, partaidetza irekian eta borondatezkoan oinarritutako erakunde juridikoak direnak, autonomoak eta erakunde juridiko horien jabetzako energia berriztagarrien proiektuen inguruan kokatutako bazkideek edo kideek benetan kontrolatuak, baldin eta elkarte horien bazkideak edo kideak pertsona fisikoak, ETEak edo tokiko agintariak badira, udalerriak barne, eta haien helburu nagusia bazkide edo kideei edo finantza-irabaziak dituzten tokiko eremuei ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak ematea bada.

Zer da TEKen app-a?

TEKeko bazkideek aplikazio bat izango dute plakek sortzen duten energia-kontsumoa eta TEKen duten partaidetza kontrolatzeko.

TEKeko app-ak banan-banan emango die plakek egunero sortzen duten energiari eta benetan kontsumitu duten energiaren ehunekoari buruzko informazioa.

Era berean, kontsumo-portzentaje hori ahalik eta handiena izateko aholkuak emango dizkie, eta, beraz, gehien aurrezteko aholkuak ere bai.

TEKeko bozketak errazak dira eta ez dute aurrez aurreko bilerarik behar. Aplikazioan iragarriko dira bozkatu beharreko gaiak, eta 10 eguneko epea emango zaie bazkideei, onena iruditzen zaien aukeraren aldeko botoa eman ahal izan dezaten.

Halaber, TEKen APParen bidez, unean-unean izango dute haren funtzionamenduaren berri.

Sustatzailea:

Laguntzailea:

Berrobiko Udala
Edinor

Konektatu Gernikako eguzkira: energiarik garbiena, eraginkorrena eta merkeena

San Fidel Ikastolari esker, Energia Komunitate batean -TEK San Fidel- parte har dezakezu. Komunitate horrek Km 0-ko energia berriztagarria sortuko du zure udalerrian, eta hartaz gozatuko duzu faktura elektrikoa murriztuz.

Parte hartu

Hasierako inbertsiorik eta irauteko konpromisorik gabe.

Sarrera-kuota ordainketa bakarrean edo 50€-ko hiru ordainketetan ordain daiteke.

Hileko kuota ez da ordainduko plakak etxebizitzei eta saltokiei energia ematen hasi arte.

Hileko kuota 11. urtetik aurrera ere murrizten da, TEKek instalazioaren ordainketa amaitzerakoan.

Parte izan

* O,5 kW-ek etxebizitza baten batez besteko urteko kontsumoaren % 25 sortzen du. Euren kontsumoaren arabera potentzia handiagoa eskatzen duten saltokiei kuota hau proportzionalki igoko zaie.